Balio etikoak

Gure enpresan, balio etiko batzuk ezarri ditugu, eta balio etiko hauek denon artean adostu ditugu. Hauek dira guk artu ditugun balio etikoak:

-Erantzukizun soziala. Sozialki konprometitutako enpresa batek lan egiten duen eremuetako bizi baldintzak hobetzen laguntzen du, komunitatearen hazkundea hobetzen duten ekimenak sustatuz.

-Gardentasuna eta zintzotasuna. Bezeroekin eta hornitzaileekin komunikazio gardena izatea eta kontu ekonomikoak jabari publikokoak izatea enpresarengan konfiantza hobetzen duten faktoreak dira.

-Sormena eta berrikuntza. Enpresaren barruan sormena eta berrikuntza sustatzea ezinbestekoa da eraginkortasun, errentagarritasun eta lehiakortasun handiagoa lortzeko.

-Familia bizitza errespetatzea. Lan-bizitza orekatzeak gero eta garrantzi handiagoa du langileentzat, beraz, familia-bizitzarekiko errespetua negozio-etikaren oinarrizko printzipioetako bat izan behar da.

-Ingurumenaren zainketa. Enpresa guztiek dute ingurumenaren gaineko eragina, dela energia kontsumoari, gas isuriei, zarata edo hondakinen ekoizpenari dagokionez. Horregatik, negozioaren etikaren oinarrizko balioetako bat ingurumena babestea da.

-Kontraesanak murriztu edo ezabatu. Garrantzitsua da gure balio etikoen eta gure ekintzen artean kontraesanik ez egotea, gure balioak garrantzitsuak direla erakusteko.

– Analisirako eta autokritikarako gaitasunak. Gaitasun hori garrantzitsua da, bai pertsona gisa, bai enpresa gisa hobetzeko eta zerbitzu hobea emateko.